Zer da Wiki Loves Monuments?Wiki Loves Monuments (WLM) kultura-ondarearen inguruan antolatutako argazki lehiaketa erraldoia da. Wikimediako kapitulu eta erabiltzaile-taldeek antolatzen dute. 2010ean Herbeheretan antolatu zen lehen aldiz. 2011n, Europa osoan zehar antolatu zen. Wiki Loves Monuments 2012 mundu osora zabaldu zen, Brasil, Kanada, Txile, India, Panama, Ghana, Filipinak, Errusia, Hego Afrika eta Ameriketako Estatu Batuetan antolatuz. Lehiaketaren helburua da Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko. 2017 • 2016 • 2015 • 2014 • 2013 • 2012 Euskal Herriko argazki irabazleak Nazioarteko lehiaketako sariak
Argazki lehiaketara animatzearekin batera, Wikipediak aterabidea eman nahi die argazki horiei, Wikipediako artikuluak onduz. Beraz, munduko kultura-ondasun horiei buruzko artikuluen lehiaketa jarri dugu abian. Parte hartu eta lagundu EU Wikipedia aberasten! 2018ko irabazleak: Edizio lehiaketa orokorra: Donejakue bideari buruzko sariketa:
|
Nola har dezaket parte?
Munduko lehiaketaz gain, Euskal Herriko kultura-ondasunen zerrenda ere badugu, erreparatu goiko zerrendei eta argazkia atera, zu izan zaitezke Euskal Herriko ondare-lehiaketako irabazlea! Argazki lehiaketaArgazkia
Oharra: Commonsen kontu bat beharko duzu argazkia igotzeko
|
US












