Egile-eskubideak - Wikipedia, entziklopedia askea.
Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
(«
» orritik birbideratua)
"©" ikurra lan bat egile eskubideetara atxikitzen dela adierazteko erabiltzen da.
Egile-eskubideak
edo
copyrighta
arau eta baldintza multzo bat da, egileei
lan
bat egiteagatik —izan literarioa, artistikoa, edo zientifikoa, argitaraturik egon edo ez— legediak eskaintzen diena. Lan hori publikaturik egon edo lan berria bada eskubide berberetara atxikitzen dela ziurtatzen dio legeak egileari.
Bi eskubide mota ditu egile batek: moralak eta ondarezkoak. Eskubide moralak iraunkorrak dira, utziezinak, desjabetu ezinak eta ez dute preskribatzen. Ondare-eskubideak edo
copyright-eskubideak
ekonomikoak, transferigarriak eta iraupen mugatukoak dira. Ondare-eskubideak, oro har, ustiapenekoak dira. Eskubide hori hirugarrenei laga ohi zaie kontratu bat sinatuz. Eskubide horren lagapen osoa edo partziala lau motatakoa izan daiteke: erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa eta eraldaketa.
Lan bat
jabari publikora
jabetza publikora
, atxikitzen da berekiko dauden ondare eskubideak desagertzen direnean. Egilearen
heriotza
gertatzen denetik aurrera suertatzen da hau orokorrean. Hala nola, europar zuzenbidean, egilearen heriotza gertatu eta 70 urteetara. Hori gertatu eta gero,
eskubide moralak
errespetatuaz lan hau modu aske batean erabili daiteke.
Copyrightak kopiak egiteko eskubidea eta kopien gaineko kontrolaren eskubidea ematen dio horren jabe denari. Egileari edo obraren jabegoa erosi duenari. Horrela, sorkuntzako lanak egiten dituztenek beren obrak babesteko eta haien jabegoa dutela adierazteko sorturiko legezko formula da. Hasieran liburuen gaineko eskubideak hartzen zituen bere baitan soilik, baina gaur egun aldizkari,
egunkari
mapa
antzerki
film
telebistako saio
ordenagailuetarako
programa
fitxategi
informatiko,
argazki
irudi
bideo
audio
, koadro eta abarren kasuan ere erabiltzen da, hau da, jabego intelektual edo artistiko oro babesten ditu.
Jabego honen arabera, inork egile-eskubideez babesturiko zerbait (gauzaki bat) erosten badu, gauzakia izango da eroslearena, baina ezingo du haren kopiarik egin, ez saldu, legez kanpokoa baita, eta eskubide hori editorearen, idazlearen, egilearen edo copyrighta duenaren eskubidea baita.
ez babesturiko kopiarik egin nahi izanez gero, baimena eskatu behar zaio eskubidearen jabeari, eta normalean kuota bat ordaindu behar izaten da.
Dena dela, eta sistema hori nahiko garbia den arren, sorkuntzaren zenbait alorretarako oso zaila da jabego eskubidea babestea, adibidez, musikaren kasuan; behin musika bat argitaratuta askotan gertatu ohi da ezer ordaindu gabe, baimenik eskatu gabe, berriro jotzea musika hori, nahiz eta legez
royalty
izeneko eskubidea ordaindu behar zaion jabeari, eta antzera gertatzen da, besteak beste, antzerkian ere. Bestalde, eta egile-eskubideek sorkuntzazko lan gehienak babesten dituzten arren, ezin babestu dira lan artistiko eta intelektual guzti-guztiak ere; horrelako kasu bereziak dira, esaterako, ideiak, izenak eta izenburuak.
Ideien kasuan, ezin da haien gaineko jabego eskubiderik ezarri, baldin eta ez badira liburu, marrazki edo musika lan ukigarri bihurtzen; izenak ere ezin dira babestu baldin eta ez badira leku jakin batzuk adierazteko, eta izenburuak, azkenik, behin eta berriro errepika daitezke, nahiz eta izenburu horrek adierazten dituen gertaerak, musika eta abar desberdinak izan.
Copyright eskubidea XX. mendeaz gero hasi zen erabiltzen batez ere. Aurretik sorturiko oso lan gutxi daude babestuak eta horrela ondare publikoa osatzen dute antzinako liburu, musika eta abarrek.
Egile eskubideek badute muga bat:
aipatze eskubidea
. Eskubide horrek obra zati bat aipatzeko eskubidea ematen du, baldin helburu jakin batzuetarako —irakaskuntzarako, ikerketarako, kritikarako eta abarretarako— erabiltzen bada.
Plagioa, pirateria
aldatu
aldatu iturburu kodea
Jabego eskubidea urratzeko bi modu nagusi daude. Batetik
plagioa
eta bestetik
pirateria
delakoa.
Plagioa
beste egile baten obra norberarena balitz bezala argitaratzean datza, eta oro har, banakoek egindako lege urratzea izaten da (abeslariek, idazleek, etab.).
Pirateriari
dagokionez, berriz, gizabanako baten ekintza izan daiteke, baina taldeek (enpresek, konpainiek) egiten dute batez ere, eta egilearen baimenik gabe egile-eskubideez babesturiko materiala argitaratzean datza. Aurrerapen teknologikoekin aski erraza da, gaur egun, pirateria, edonork bikoiztu baititzake programak, bideoak, telebistako saioak, etab.
Legediari dagokionez, herrialde bakoitzak ditu egile eta artisten jabego eskubideak babesteko bere lege bereziak. Lehenengo legeak Britainia Handian eman ziren, 1710ean. Dena dela, badira nazioarteko zenbait hitzarmen, adibidez,
Bernako Hitzarmena
, 1886koa,
Buenos Aireskoa
edo
Panamerikarra
1910ekoa
, eta, batez ere,
Genevakoa
edo
Copyrightaren Hitzarmen Unibertsala
deritzona,
1952an
sinatua. Hitzarmen horretan herrialdeek batzuek besteen ondare intelektual eta artistikoa babesten dituzten copyright legeak ezagutzeko konpromisoa hartu zuten, herrialde batek babesten duen ondarea beste batzuetan ere babestearren. 1952. urteko hitzarmenean ondare babestuek eskubideen jabearen eta argitalpen urtearen alboan
zeinua jarri behar dela adostu zuten.
Bestelako lizentziak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Creative Commons
lizentzien taula argigarria:
██
-dun lizentzia
██
Wikimedia Commons
proiektuarekin bateragarriak ez diren
Creative Commons
lizentziak
██
Wikimedia Commons
proiektuarekin bateragarriak diren
Creative Commons
lizentziak
Copyright-ez gain, bestelako lizentzia mota ugari daude,
eta bakoitzak egitura eta oinarri desberdinak ditu: egileak bere lana kopiatzeko aukera emateko duen eskubidea, aldatzekoa, lan eratorriak egiteko eskubidea, publikoki eskaintzea eta baita hainbat murriztapen ere, lanarekin irabazi ekonomikorik ez lortzearena esaterako. Bestelako lizentzien artean erabilienak
Creative Commons
lizentziak dira, orokorrean edukien zabalkuntza librea onartzen dute guztiek, baina CC lizentzia orokorrari zenbait atributu murriztaile gehitu dakioke.
Creative Commons lizentzien atributua
aldatu
aldatu iturburu kodea
Creative Commons lizentziak propietate-konbinazioan oinarritzen dira. Propietateak hauek dira:
Aitortu
(BY,
Attribution
): Edukien iturriak aipatzera derrigortzen du.
EzKomertziala
NC, NonCommercial
): Edukiekin irabazi ekonomikorik ez lortzea derrigortzen du.
LanEratorririkGabe
(ND,
NoDerivativeWorks
edo
NoDerivs
): Edukiak elkarbanatzen uzten ditu baina inongo aldaketarik egin gabe.
PartekatuBerdin
SA, ShareAlike
): Edukien jatorrizko lizentzia berdinarekin erabiltzea derrigortzen du.
Esate baterako, Wikipediako edukien lizentzia CC BY-SA da.
Creative Commonsek
eskaintzen duen beste lizentzietako bat
Developing Nations
deiturikoa da. Lizentzia horren arabera, egilearen eskubideak nazio garatuetan bakarrik kobratzen dira, eta garapen bidean dauden herrialdeei erabilera osoa eskaintzen zaie.
Gehien erabiltzen diren zazpi Creative Commons lizentziak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Gehien erabiltzen diren zazpi lizentziak taula honetan agertzen dira. Horien artean daude Wikimedia Fundazioak onartzen dituenak—jabari publikokoa eta bi aitorpen-lizentziak (BY eta BY-SA)— hiru horiek onartzen dituzte trukaketa eta berregitea (lan eratorriak sortzea), baita merkataritza-erabilera ere, betiere egilea nor den aitortzen bada.
Ikonoa
Deskribapena
Laburdura
Egile-aitorpena beharrezkoa da?
Berregitea onartzen du?
Erabilera komertziala onartzen du?
Onartzen ditu
Free Cultural Works
Bat dator
"OKF
ireki"
definioazrekin?
Jar daitezke edukiak
Wikipedian
Freeing content globally without restrictions
CC0
Ez
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Attribution alone
CC-BY
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Attribution + ShareAlike
CC-BY-SA
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Bai
Attribution + Noncommercial
CC-BY-NC
Bai
Bai
Ez
Ez
Ez
Ez
Attribution + Noncommercial + ShareAlike
CC-BY-NC-SA
Bai
Bai
Ez
Ez
Ez
Ez
Attribution + NoDerivatives
CC-BY-ND
Bai
Ez
Bai
Ez
Ez
Ez
Attribution + Noncommercial + NoDerivatives
CC-BY-NC-ND
Bai
Ez
Ez
Ez
Ez
Ez
Creative Commons lizentziadun proiektu batzuk
aldatu
aldatu iturburu kodea
Atari, blog, eransketa eta artxiboak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Badok.eus
Flickr
(2017. urteko datuen arabera, Creative Commons lizentziarekin lan gehien partekatu duen plataforma: 415,1 milioi lan)
[4]
Internet Archive
Wikimedia Commons
Ourmedia
deviantART
ccMixter
MobuzzTV
Xataka Móvil
Jamendo
Aikor.eus Txorierriko albisteak
GureGipuzkoa
CC-BY-SA-NC
lizentziarekin argazki gehienetan)
Susa
Sustatu
Tokikom
sareko aldizkariak
UEU
Uriola.eus
. Bilboko informazio lokala euskaraz
[5]
Zetak
Zientzia Kaiera
Zuzeu
Argitalpen akademikoak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Entelequia
Revista Interdisciplinar
Prentsa
aldatu
aldatu iturburu kodea
Euskaraz argitaratzen den
prentsak
Creative Commons lizentziak hautatu izan ditu:
Alea
[6]
Argia
[7]
[8]
Baleike
[9]
Berria
[10]
, argazki agentzien (FOKU, EFE,,,) argazkietan ez baina.
Goiena
[11]
Goierriko hitza
[12]
Hiruka
[13]
Uztarria
[15]
Tokikom
sareko aldizkariak
Tolosaldeako Ataria
[14]
Uztarria
[15]
Telebista
aldatu
aldatu iturburu kodea
Hamaika Telebista
Kartografia
aldatu
aldatu iturburu kodea
OpenStreetMap
IKT
aldatu
aldatu iturburu kodea
Arduino
CC-BY-SA
).
Citizendium
CC-BY-SA
).
Wikipedia
CC-BY-SA
, 2009ko ekainetik).
Wikimedia Commons
Fandom (
CC-BY-SA
, 2009ko ekainetik) Wiki erako webguneen ostatu-zerbitzua. Lehen Wikia izena zuen.
Mozilla fundazioa
CC-BY-SA
).
Erreferentziak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Artikulu honen edukiaren zati bat
Lur hiztegi entziklopediko
tik edo
Lur entziklopedia tematiko
tik txertatu zen 2011-12-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak,
Eusko Jaurlaritzak
, hiztegi horiek
CC-BY 3.0 lizentziarekin
argitaratu ditu,
Open Data Euskadi webgunean
«Egile-eskubideak: Copyright, Copyleft eta Creative Commons - HABE»
www.habe.euskadi.eus
(kontsulta data: 2019-02-13)
(Ingelesez)
«Creative Commons licenses»
Creative Commons
(kontsulta data: 2019-04-29)
«Creative Commons — Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa — CC BY-SA 4.0»
creativecommons.org
(kontsulta data: 2019-05-17)
(Ingelesez)
«copyright - Question about using Wikipedia content. About "CC-BY-SA" license. About its "Copyleft/Share Alike" part»
Law Stack Exchange
(kontsulta data: 2019-05-17)
«Creative Commons — Attribution 3.0 United States — CC BY 3.0 US»
creativecommons.org
(kontsulta data: 2022-01-09)
Bibliografia
aldatu
aldatu iturburu kodea
Dowd, Raymond J. (2006).
Copyright Litigation Handbook
(1st edición). Thomson West.
ISBN 0-314-96279-4
Ellis, Sara R.
Copyrighting Couture: An Examination of Fashion Design Protection and Why the DPPA and IDPPPA are a Step Towards the Solution to Counterfeit Chic
, 78 Tenn. L. Rev. 163 (2010),
available at
Copyrighting Couture: An Examination of Fashion Design Protection and Why the DPPA and IDPPPA are a Step Towards the Solution to Counterfeit Chic.
Ghosemajumder, Shuman.
Advanced Peer-Based Technology Business Models
. MIT Sloan School of Management, 2002.
Lehman, Bruce:
Intellectual Property and the National Information Infrastructure
(Report of the Working Group on Intellectual Property Rights, 1995)
Lindsey, Marc:
Copyright Law on Campus.
Washington State University Press, 2003.
ISBN 978-0-87422-264-7
Mazzone, Jason.
Copyfraud
. SSRN
McDonagh, Luke.
Is Creative use of Musical Works without a licence acceptable under Copyright?
International Review of Intellectual Property and Competition Law (IIC) 4 (2012) 401–426, available at SSRN
Nimmer, Melville; David Nimmer (1997).
Nimmer on Copyright
. Matthew Bender.
ISBN 0-8205-1465-9
Patterson, Lyman Ray (1968).
Copyright in Historical Perspective
. Online Version. Vanderbilt University Press.
ISBN 0-8265-1373-5
Rife, by Martine Courant.
Convention, Copyright, and Digital Writing
(Southern Illinois University Press; 2013) 222 pages; Examines legal, pedagogical, and other aspects of online authorship.
Rosen, Ronald (2008). Music and Copyright. Oxford Oxfordshire: Oxford University Press.
ISBN 978-0-19-533836-2
Shipley, David E. "Thin But Not Anorexic: Copyright Protection for Compilations and Other Fact Works" UGA Legal Studies Research Paper No. 08-001;
Journal of Intellectual Property Law
, Vol. 15, No. 1, 2007.
Silverthorne, Sean.
Music Downloads: Pirates- or Customers? Archived 30 June 2006 at the Wayback Machine
. Harvard Business School Working Knowledge, 2004.
Sorce Keller, Marcello. "Originality, Authenticity and Copyright",
Sonus
, VII(2007), no. 2, pp. 77–85.
Steinberg, S.H.; Trevitt, John (1996). Five Hundred Years of Printing (4th edición). London and New Castle: The British Library and Oak Knoll Press.
ISBN 1-884718-19-1
Story, Alan; Darch, Colin; Halbert, Deborah, eds. (2006). The Copy/South Dossier: Issues in the Economics, Politics and Ideology of Copyright in the Global South. Copy/South Research Group.
ISBN 978-0-9553140-1-8
. Archivado desde el original el 16 de agosto de 2013.
Ransom, Harry Huntt (1956). The First Copyright Statute. Austin: University of Texas.
ISBN 9780292732353
Rose, M. (1993), Authors and Owners: The Invention of Copyright, London: Harvard University Press
Loewenstein, J. (2002), The Author's Due: Printing and the Prehistory of Copyright, London: University of Chicago Press.
Abbott, Madigan, Mossoff, Osenga, Rosen. «Holding States Accountable for Copyright Piracy». Regulatory Transparency Project. Archivado desde el original el 9 de octubre de 2022. Consultado el 15 de mayo de 2021.
Ikus, gainera
aldatu
aldatu iturburu kodea
Jabetza intelektual
Jabari publiko
Aipatze eskubide
Copyleft
Creative Commons
Software lizentzia
Copyleft
Software libre
Software lizentzia
Kode irekiko hardware
Kanpo estekak
aldatu
aldatu iturburu kodea
(Gaztelaniaz)
Egile-eskubideen iraupena munduko zenbait estatutan
(Ingelesez)
U.S. Copyright Office
Artxibatuta 2004-12-09 a Wayback Machine.: Estatu batuetako gobernuak prestatutako materiala
(Ingelesez)
The World Intellectual Property Organization
(WIPO),
NBEaren
agentzia
(Gaztelaniaz)
Literatura-lanak eta arte-lanak Bernako itunaren testua
(Gaztelaniaz)
Egile eskubideei buruzko WIPOren ituna
(Frantsesez)
Un monde sans copyright... et sans monopole (PDF) Framabook.org
(Frantsesez)
Framabook
webgune ofiziala
(Frantsesez)
EnVenteLibre.org
ataria, eros daitekeen liburua ere proposatzen du
Autoritate kontrola
Wikimedia proiektuak
Datuak:
Q1297822
Multimedia:
Q1297822
Identifikadoreak
GND
4062127-3
NDL
00573674
NKC
ph114109
NARA
10638318
AAT
300055598
Hiztegiak eta entziklopediak
Britannica
url
Medikuntzako identifikadoreak
MeSH
D003309
Datuak:
Q1297822
Multimedia:
Q1297822
"(e)tik eskuratuta
Kategoriak
Egile eskubideak
Produktuen kudeaketa
Jabetza intelektual legedia
Monopolioa
Erregistro publikoak
Ezkutuko kategoriak:
Hezkuntza Programako artikuluak
Hezkuntza Programa/Informazio eta Komunikazioaren Teknologia
Lur entziklopedietatik osatu diren artikuluak
Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak
Wikipedia:AAT identifikatzailea duten artikuluak
Egile-eskubideak
Gehitu atala
US