Laguntza:Sinadura - Wikipedia, entziklopedia askea.
Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikipediako laguntza
Artikuluak idatzi...
Sarrera berriak
Nola aldatu
Estekak
Kategoriak
Wikipediako hitzarmenak...
Estilo gida
Politikak
Sinadura
Ikus, gainera...
Laguntza
Proba orria
Wikipedian sakontzeko >>
Artikuluak, wikipediako orriak, kategoriak eta abarren egindako ekarpenak
ezin dira sinatu
. Orriaren historian ageri dira ekarpen guztiak, nor den egilea... Gogoan izan ezazu Wikipediako artikuluek ez dutela jaberik (entziklopedia askea da) eta
GFDL
lizentziaren babesean daudela.
Bestalde,
eztabaida orrietan
, bozketetan...
sinatu egin behar da
Nola sinatu
aldatu
aldatu iturburu kodea
Bi modu daude sinatzeko:
Zure ekarpenak egin eta gero (eztabaida, bozketa eta abar bezalako tokietan), idatz itzazu honelako lau ikur: ~ (
~~~~
Editatzerakoan laguntzen dizun barra erabiltzen bazabiltza (
hobespenetan
aukeratuta azaltzen da, zuk besterik aukeratzen ez baduzu), klika ezazu sinatzeko ikonoan
. Horrek lau ikurrak txertatuko ditu.
Aldaketak gorde ondoren, sinaduraren tokian ez dira ikusiko lau ikur horiek, sinatu duen lankidearen izena eta data baizik; aurrebistan ikusten den bezala. Azken emaitza, ordea, berdina da:
Wiki-testua
Ikusiko den kodea
Ikusiko den emaitza
~~~~
[[Lankide:Adibide|Adibide]]
11:13
24
apirila
2026
(UTC)
Adibide
11:13
24
apirila
2026
(UTC)
Beraz, lau ikurrekin data ere azaltzen da. Izena bakarrik erakusteko, hiru bakarrik idatzi behar dira. Lagungarria da datarik ez denean adierazi behar.
Wiki-testua
Ikusiko den kodea
Ikusiko den emaitza
~~~
[[Lankide:Adibide|Adibide]]
Adibide
Azkenik, bost ikur erabili ditzakezu eta data bakarrik eman ikustera.
Wiki-testua
Ikusiko den kodea
Ikusiko den emaitza
~~~~~
11:13
24
apirila
2026
(UTC)
11:13
24
apirila
2026
(UTC)
Kontuan izan, azken bi hauetariko bat erabiltzen bada ere, erabiltzailea nor den edota noiz idatzi duen jakin daitekeela orriak gordetzen duen historia dela eta.
Saioa hasi gabe, erabiltzaile ezezagun gisa sinatzen baduzu,
IP helbideak
lankidearen izena ordezkatuko du.
Sinadura pertsonalizatzen
aldatu
aldatu iturburu kodea
Sinadura nolabait moldatu nahi baduzu, jo ezazu
zure hobespenetara
. Han,
Zure gaitzizena (sinatzeko)
jartzen duen laukian, idatz ezazu wikipedia honetan erabili nahi duzun izena. Baliteke laukian idazten duzun guztia ez kabitzea, baina ez du axola, laukian bistan ez dagoen zatia ere agertuko da zure sinaduran.
Dena den, irudiak, txantiloiak eta kanpo loturak debekatuta daude sinaduretan, arazoak dakartzatelako. Hori kontuan izanda, zure eztabaida orrira daraman duen lotura arrunt bat agertzea nahi baduzu, idatz ezazu ondorengo hau lehen aipatutako
Zure gaitzizena (sinatzeko)
laukian.
[[
Lankide:
Adibide
Adibide
]];
[[
Lankide eztabaida:
Adibide
|(eztabaida)]]
Jarri zure erabiltzaile izena
Adibide
hitzaren ordez. Behin hori eginda, aktiba ezazu
Lotura automatikorik gabeko sinadura
(lauki horren azpialdean), eta gorde itzazu hobespenak.
"(e)tik eskuratuta
Kategoria
Wikipediako laguntza
Laguntza
Sinadura
Gehitu atala
US