Wikiteka - Wikipedia, entziklopedia askea.
Edukira joan
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikitekaren logoa
Wikiteka
ingelesez
Wikisource
) wikian dagoen testu eduki askeko
Interneteko
liburutegi digitala da,
Wikimedia Fundazioak
kudeatutakoa. Wikiteka da proiektu osoaren izena, baita proiektu horretako ale bakoitzaren izena ere, non ale bakoitza hizkuntza desberdin bati dagokion. Beraz, hizkuntza askotako iturriek osatzen dute Wikiteka.
Proiektuaren helburua da denetariko testu eta itzulpen askeei ostatu ematea, hizkuntza askotan. Jatorriz, testu historiko garrantzitsuak edo baliagarriak artxibatzeko asmatu zen; izan ere, haren lehen testua
Déclaration universelle des Droits de l'Homme
izan zen,
Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala
, baina geroztik, eduki orokorreko liburutegi izatera pasa da. Proiektua 2003ko azaroaren 24an hasi zen ofizialki Project Sourceberg izenaz,
Project Gutenberg
famatuaren hitz joko bat. Urte berean beranduago, "Wikisource" izena eman zitzaion, eta bere domeinua lortu zuen zazpi hilabete geroago.
Proiektuan gordetzen dira jabari publikoan dauden edo lizentzia askea duten lanak, argitaratutako lan profesionalak edo iturri dokumental historikoak, ez nork bere buruaren alde jarritako produktuak, eta egiaztagarriak behar dute. Egiaztapena Internetez kanpora egiten zen hasieran, edo beste liburutegi digitalen fidagarritasuna ontzat hartuz. Egun, ordea, lanak Interneteko eskaneatze bidez babestuta daude,
ProofreadPage
luzapena erabiliz. Horrek proiektuko testuen fidagarritasuna eta zuzentasuna bermatzen du.
Wikiteka batzuek, hizkuntza banatakoak, orain lanak eskaneatzearen bidez babestuta egotea eskatzen dute. Oraingoz, hala da bederen hizkuntza nagusietan. Euskarazko Wikiteka 2018ko apirilaren 19 lortu zuen
eu.
azpidomeinua. Gehienak testuak diren arren, Wikitekak beste material batzuei ere ematen die ostatu, komikietatik hasi eta film edo entzuteko liburuetaraino.
Kanpo estekak
aldatu
aldatu iturburu kodea
Autoritate kontrola
Wikimedia proiektuak
Datuak:
Q263
Multimedia:
Wikisource
Q263
Koordinazioa:
Wikisource
Identifikadoreak
GND
1192149440
Datuak:
Q263
Multimedia:
Wikisource
Q263
Koordinazioa:
Wikisource
Wikimedia Fundazioaren
proiektuak
Wikiliburuak
Wikibertsitatea
Wikimedia Commons
Wikiztegia
Wikialbisteak
Wikipedia
Wikiesanak
Wikiteka
Wikiespezieak
Wikidata
Wikibidaiak
Meta-Wiki
"(e)tik eskuratuta
Kategoria
Wikimediaren proiektuak
Ezkutuko kategoria:
Wikipedia:GND identifikatzailea duten artikuluak
Wikiteka
Gehitu atala